Gizonaren gogoa goibeltzen hasten zen, pentsatzen zuelarik orduan andregaia etorriko zitzaiola eta beharko zuela arrats-aldea harekin iragan, haurra utzirik.
Zergatik emakumearen oroipenak behar izan zuen hain betegina, hain akats-gabekoa zen ereti hori ilundu eta eragabetu, ziotsan bihotzak erasiaka, begiratzen ziolarik alaba besoetakoari haren aldamenean zutik, aurpegi polita oro alai, gerri meharra haren besoan malgurturik landare gazte bat izan bailitzakeen.
Baina Theresa ere Isabelaren etorri-beharraz gogoratzen zen, eta eguerdiko hamabiak hurbiltzen ari ziren araura, haren alaitasuna itzaliz zoan, begiak seriotzen zitzaizkion, eta noizetik noizera so egiten zion luzaro gizonari, eia bere hitza gordeko zuenetz galdegiteko bezala. Isilik egon ziren biak bazkal-artean, neskameak merkatuko berriak kondatzen zizkiolarik etseko jaunari. Zer ajola zitzaizkion... Zertarako bakezko azken minuta horiek nahastu nahi zizkien atso zantarrak... Baina, haren isiltasun mutiriari kasi eman gabe, eta atsegin sadiko batekin bezala, hitz-jarioa sekula baino haundiago zuen hitz-ontzi gaizkindu hark! Oro pozkario eta irribarre zen, beste bien goibeltasuna gehituz zoalarik. Ba zekien gizonak Isabelaren etorrerak ziola bihotza alaitzen emakume zaharrari. Ezkontzari buruzko antolamendu batzu egitera zetorren noski, eta bere biziko gertakizun bati bezala begiratzen zion neskameak ezkontza zoritxarreko horri. Haur-danik ezagutu eta zerbitzatu zuen ugazaba bere-gisako hura, azkenekotz beste gizonak bezala egitera gertu zela, gogoa betatzen zion otsein zindoari — beharbada, uste zukeen bere otoitzei esker izanen zirela ezteiok...

No hay comentarios:
Publicar un comentario