Gizonak ez zion orain artean bere eta haurraren historia kontatu; baina haren aurrean ohi zuten bezala egoten ziren biak bederen, bere elkarrekiko bizieratik deus ezkutatu gabe, ezer epeldu gabe... Emeki emeki, gizona hasi zen lagun berri horren ikustaldiak atseginekin itxaroten. Theresa betikoa egoten zen arrotzaren aitzinean, hitz eta aieru urriko, baina alaia bere gisa isilean. Gizona pozik konturatu zen ordea beti malguago eta emanago zela haren besoetan haurraren gorputz xikia pintorearen ikustaldi baten ondoan. Alde horretatik behintzat, ez zuen beldur izaterik... eta azkenekotz, haren duda ondarrak aienatu ziran.
Beste alde batetik etorri zitzaion beldurraren gaia... batere igurikitzen ez zuelarik, uste-gabetako ekaitz lazgarri bat ordura artean garbi egondako zeruan agertzen den bezala. Theresa eskolan zen — zorionez. Bibliotekan zegoen, ametsetan; bet-betan entzun zituen norbaiten urratsak etse-aitzineko atera eramaten zuen bide-zigorrean zihar. Estonatu zen, inoren begira ez baitzen. Xilin-ots bat. Laster neskamea hor izan zuen, batek ikusi nahi zuela hotsez. Bihotza joka hasi zitzaion ikusliarren izena jakin zuenean, eta gazigar bat nahasi zen haren aho-gozoari. Senitartekoa zen, beraren eta Theresaren ahaide bat... «Sar eraz ezazu», agindu zion laburzki otseinari, bere aulkian jarrita egonik. Lehengusuaren ager haiduru zegoelarik, gogor egiten zion bere buruari, barruko bakea eta lasaitasuna atzera irabazi beharrez... ergel eta oinarri-gabeko zen noski haren beldurkundea... Baina etorri berriaren aurpegiari begiratu ondoren, lehengo sotik ezagutu zuen ez zela ez ergel ez oinarri-gabeko!

No hay comentarios:
Publicar un comentario