2010/04/21

11. Pasartea


Haurra mugitzen ez zela ikusirik, haren idun mehar zuria ere ferekatu zuen, eskua pijama-lepoaren pean piska bat sarturik, gero barrurago, eta barrurago oraindik — haren idun-ezurtxoak senditzen zituen behatz-puntaren pean, eta jokatzen zituen, piano baten teklak bailiren. Theresa ez zen atzartu sendagailua xintxoki hartu zukeen... Bakarrik, hats-behera arin bat egin zuen bere lotatik.
Aizina zuen beraz. Kadiran exeri zen berriz, mozkorturik, baina ez gehiago pattarraren indarraz. Seigarren aldia zen alaba besoetakoari gauazko ikustaldi hori egiten ziola, seigarren aldia baizik ez, eta handik beste sei egunen barru, ezkondua izanen zen Isabelarekin; orduan ezin etorriko zatekean Theresa ikustera, gauaz eta ororen isilik, egun guztian haiduru egon ondoren. Orduan, Theresarik ere izanen ote zen etsean? Beharbada, Isabelak ez zuen onartuko haurrak heiekin bizitzen jarrai zezan; zio onak ekarriko zituen noski bere nahia lotzeko: haziera, eskola... Eta hark, amore emanen ote zion andregaiari, hori eska baliezo? Orduan arte, beti eta orotan amore eman zuen, andregaiak, etsekoek, lagunek zerbait harengandik eskatzen zutenean, eta orain beranduegi zen noski gogor egiteko: giza-saldoan sartzea ontzat hartu zuen, areago ez zedukan berezko olde ez oldarrik izateko zuzenik eta haren otoitz piadosa izan beharko zen handik aurrera: «Besteen nahia egin bedi, zeruan bezala lurrean ere!» Baina oi! Theresa kenduko baliote besteok... harengandik eramanen balute beste leku batera...

No hay comentarios:

Publicar un comentario