2010/04/21

25. Pasartea


«Bere gisara atxikia zait, bai, esan zuen leialki gizonak bere baitan, irudi zaio noski seme bat bezela maite nauela, eta hala ere, haren maitakeria horrek ez du nire ardurarik; nigan ezarri dituen itxaropenak betatzearren, onartuko du betiko zorigaitzean bizi nadin, eta ene zorionerako bidean sartzeko aski bihoztoi banintz, lehengoa lizateke ene gaitzesteko, enekin egon den urte guztiak-gatik, enetzat egin dituenak orogatik eta guztiz ere. Zer ergelkeria samina jendeekilakoa».
Hiru orduak irian Isabela etorri zenean, gizona bere zoriari amore emanik zegoen. Hala-beharrak eskatzen zuen ezkero... Isabela itzur ez zitekeen gaitza zen ezkero... Gaitz hori gaitz-erdi baizik gerta ez zedintzat ordea, bederen behar zituen aleginak oro egin Theresa heiekin bizitzea onar ziezola andregaiak. Ahal bezain laster mintzatuko zitzaion hauzi horretaz, eta ez zuen horretan amore emanen, zer nahi esanik ere Isabelak.
Anderea agertu orduko, bere gelara joan zen Theresa laburzki agurtu ondoren, biak utzirik sala haundian. Isabela ez zen noski haurraren esker gaiztoaz konturatu? Gizonak begiratzen zion emaztegaiari, ezpainetara zetorkion nazka ezin ezkutatuz. Hala ere, bere buruari aitortu behar zion emakume polita zela... Esku ona izan zuela aukeratu zuelarik esaten zuketen haren adiskideek — adiskiderik baldin bazuen oraindik. Hori zitzaion mingarrien. Berak eta bere oguz zuen aukeratu, orain urtebete edo zela — Theresa haren etsean sartu baino askoz, askoz lehenago. Ohaidetzat izan nahi zuen —oi! sensualitatearen ergela...

No hay comentarios:

Publicar un comentario