2010/04/21

32. Pasartea


«Zergatik alaba besoetako hori heure etxean hartu duk?» hasten zen Isabela, «haur ergel, muker eta biziotsu bat baizik ez duk... pentsatzea gure zelatan egon dela hor, ate-atzean, gelan sartzen ikusi gaituenetik... Zergatik ez duk ezer esaten, ala barkatzen dizkiok bere manera horiek?».
—«Zer nahi dun esan diezanadan?» erantzun zion, bere buruari oraindik gogor eginaz egonarria gordetzearren.
—«Deus ere, deus ere, hain barkaor haizen ezkero; baina bihur izan nahi nauk gaurdanik neurriak hartuko dituala gu ezkondu eta ahal bezain denbora gutiren barru hemendik joan dadin».
—«Eta non ezarriko dut?».
—«Nahi duan lekuan, eni berdin ziaidak nigandik urruti dagoen ber. Ba dituk etse bereziak Theresa bezalako umezurtzentzat; ez duk han gaizkiago izanen, eta ni, askoz hobeki izanen nauk hura gabe!».
Eskerrik aunitz, eskerrik aunitz ene balizkako jainkoari! pentsatzen zuen gizonak Isabelaren hasarre-aldi horren aurrean. Azkenekotz, azkenekotz hark berak ematen zizkion bere burua askatzeko zio bat eta bide bat. Ahal zuen bezain lasaiki galdegin zion: «Eta ez badut nahi Theresa joan dadin?». Harriturik begiratu zion Isabelak, itxaroten ez zuen ukatzen horri ez-jakin zer erantzun.Baina laster bere baitaratuz, botatu zion aurpegira: «Nahi izan beharko duk. Edo Theresak etse honetatik alde eginen dik ahalik eta lasterren, edo ni nauk hemen ez sartuko! Heurorrek aukera ezak».

No hay comentarios:

Publicar un comentario