2010/04/21

59. Pasartea


Haurrak irriz burua iharrausi zuen, ileak harrotzen zitzaizkiola: «Segeretu bat duk». «Baina, Theresa, jarraitu zuen, gogora hadi enetzat ez dunala segereturik izan behar... Jakin nahi dinat». Berriz ere Theresak burua astindu zuen, eta segeretu bat zela berresan. Zurbildu zen gizona; eskumuturrak tinkatu zituen — hasarretu ez zen nahi, ordea, haurra ezin jo zezakeen. Oraindik ezin zezakeen, egia ikasi behar zuen Theresaren ezkutapen horren gainean! Baina, Theresa xikia, zion bere baitan, bahenki bihotza nola erdibitzen dautaten hire emakumekeriazko antz horiek... Horrela ez zekaeen iraun... Gelditu zen bet-betan eta haurrari buruz inguraturik, ohartu gabe besoa min eragiteraino tinkatzen ziolarik, berriz ere galdegin zion: «Jakin nahi dinat nor izan den!» Haurrak oinazeagatik oihu xiki bat egotzi zuen eta, besoa haren tinkatik ateraturik, negarrak begira zetozkiola esan zion: «Nor den ez zekiat, ez diat ezagutzen». Emeki eta zatika, historia guztia jaulki zion: Theresaren eskoliersa-lagun baten anaiak egin omen zun portreta; aita besoetakoak zer adin zuen galdegin zionean, haurrak berriro erantzun zion ez zuela ezagutzen, behin ere ez zuela ikusi. Baina zihur zen hura portreta-egileak Theresa ikusi behar izan zuela nonbait, bestela ez baitzion hainbat bizirik, hainbat egiantzik emanen bere laneginari. Beharbada eskolatik ateratzen behin, bere alaba besoetakoarekin zegoelarik... hala zatekeen, bai. Hala izan behar zuen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario