2010/04/21

42. Pasartea


Luze izanen zitzaizkion gaixoari goizaldiko orduak arrotzen artean galdua zelarik, luze eta etsigarri — eta goiz guztia hura gogoan zuela iragan bazuen ere aita besoetakoak, barkamendu eskatu behar zion horrengatik.
Itzuli zen Theresa. Begitartea gorrituxerik zedukan, ez kanpoko hotzagatik, lasterregi ibili zelakotz baizik. Zer izan ziren ere haren goizeango kezkak eta nahigabea, berehala ulertu zuen hura ez zela besteak bezalako egun bat, eta urrengoak ere ez zirela aurrenekoak bezala izanen. Ezin igurikiz haurra hurbil zekion, gizona jaiki zen eta besoetan hartu zuen, musu zorabiatu bat ahoan ematen ziola — lehengo aldikotz. Neskameak ikus ahal zitzan ala ez, ez zuen ajolarik. Hilik zegoen bientzat inguruko mundua oro, biok baizik ez ziren gelditzen xori-kantaz eta lore-usainez gonburu beteriko atseden-baratz batean beste Eden guztiak gutiesgarri egiten baitzituen. Mundu bat zen berez sekula amaitu nahi ez zen musu hura, orain artinoko grina xarrak, kezka urragarriak eta irriki ilortuak behin eta betiko itzal-erazten zituena. Eta Theresak, begiak bustirik, bere ahotxo hain adoragarri zena bere trebe-gabean uzten zuen urtzen aita besoetakoaren ezpainetako su horretan. Azkenekotz, nekadura hutsaz elkar utzi behar izan zuten eta gizona eseri zen, altzoan hartzen zuela haurra, ilea harroturik, soa oraindik zoraturik, ezpain umelduak oraindik erdi-zabalik. Besoa gerrian ezarri zion eta Theresaren burua haren sorbaldari kontra erori zen; eta eskua haurraren bularrean pausatu zuenean, senditzen zituen haren bihotzaren taupadak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario