2010/04/21

5. Pasartea


Sartalde-tar itsasoko bazterrean zegoen herrialde zahar horretan, herritarren artetik hark bakarrik ote zuen sekula antsiatu eta ikusi, itsasoaz bestaldean, heriotze gabeko Gazteen Lurra, kristalezko abardun sagar-ondoz estalia den hura?
Theresak irakurtzen jarraitzen zuen. Ez zituen noski ulertuko haurraren adimen gazteak gizonaren gogoak alatzen zituen zorabiozko pentsamendu horiek. Irriegingarri zen... bere ezagun eta etseko guztietatik, neskameak baizik ez zukeen haren irrikia somatu; konturatu zen pekoz beteriko begiradak egozten zizkiola, epaixka, atso sudur luze, ezpain mehe eta bihotz zabal hark, bere aio gartsuak gogoak errerik ametsetan iragan zituen azkenengo egun horietan. Eta pekoak ez ziren bakarrik, ikusi baitzuen gau oroz... Baina ez zuen muntarik zer susmatu edo zer jakin zuen neskame zintzo hark. Urteak eta urteak baldin baziren zerbitzazen zuela leialki, aurretik haren gurasoak egin zituen bezela, otseinaren leialtasun horrek ez zion areago nagusiari bildurrik ematen, ez eta leialtasun horren azpain zegoen gorrotoak... Edozein leialtasunen zamaz aileki halaber bere burua askatzen.
Hainbestenarekin, neskamea itzuli zen sukaldetik, vodka-botila bat zekarrela. Ezarri zuen mahaian etseko jaunaren aurrean, esker gaizto batekin atzerriko modak ez baitzitzaizkion joera arrotzak baino gustatzenago. Baina gizonak irribarre batekin esan zion godalet bat bete ziezon eta hasi zen alkohol garratza xurrupatzen, pentsakor, godaleta behatzen artean berotzen zuela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario