2010/04/21

67. Pasartea


«Haurrarentzat hobe izango duzu...» jarraitzen zuen besteak, «hazieragatik... kolejio batean... hala erabaki dizugu etsekoek...». Ez, jainkoarren, ez horrelakorik! Ez zuen Theresa joaten utziko, zoroturik zeuden, etseko ala etxekoetatik kanpo, hori uste zutenek orok... Baina zer kalte egin zien hark sekula, hain gogorki eta hain ankerki jokatu nahi baitzuten haren kontra? Bere atsegin xikietarako askatasuna beti utzi zien hark jende zintzo eta ohoragarri horiei, zer ziren haren epaile izatera ausartzekotz? Gorrotz gorrotatzen zituen, bai, zintzo eta zuzen zikintsuok! Eta aurrean zedukan bertutearen zalduna, gizon behar-bezelako, ez-deus, gatz-il hori, itzul-inguruka etahitz-estalika mintzo zen hipokrita hori, ez ahal zekien egiazki nolakoa zen, ez ahal zuen haren gogo —eta bihotz— xikikeriaren berri, bere bizi guztian egin, egiten eta eginen zituen xikikerien berri? Lapurra, salerostari bat zen aldetik gezurtia, gizarteko gizon bat izaki; satsua, lehenago emaztearekin, gizartearen on-nahiaz eta legearen baimenaz hartu baitzituen ere. Eta gizelikoak oro irin bereko ziren — zer bekoki zuten, bai, haren irriki gurenari oldartzekotz ergelok?
«Ez dizut uste Theresa kolejio batean hemen baino hogekiago izango lizatekeenik, ez irakaskintzari dagokionaz, ez eta hazikerari dagokionaz ere», erantzun zion, ikusiz besteak momentoko hurrendu zuela hitzaldia. Irakaskintzaz zer zekien delako salerosketari kultura-gabekoak... eta hazieraz nola mintza ziteken gizarteko ihakinak baizik ezagutzen ez zituen pertsona funts-gabeko, gogo arront hura!...

No hay comentarios:

Publicar un comentario