2010/04/21

41. Pasartea


Hura itzali baiko liburua utzi zuen eta hasi zen berriz ere gogoetatzen. Theresaren etorreraren erpai haiduru zegoen. Arrats-aldean, ez zen haurra eskolara joanen... berarekin gordeko zuen. Oraindik ez zen ausartzen eguna eta arratsa nola igaroko zituzten erabakitzera. Bere bizitza berriaren seinale eta zigilutzat, arimazko komunio batean haurrarekin gelditzeko ba zuen nahikundea, baina oi! egun bat eta erdi ba ziren dagoneko alaba besoetakoari gauazko ikustaldirik ez ziola egin, hogei eta hamasei ordubete haren gorputxoa ikusi gaberik zegoela, eta herriminaren antzora, ziztatzen zion bihotza gabetasun horrek. Errazki ikasiko ote zuen Theresak bere haur-haragi freskoaren tesoroak hari aurkezten eta eskeintzen? Ez ahal zen gizonaren beldur izanen? Alabaina, ergelek eta gogo zikinek barre egin zezatela! sekula inoren eretzean senditu ez zuen begirune bat nabaitzen zuen haur aratzaren aldera; beti, egun hartatik hasita, aske utziko zuen, bere oguz zedin ibil berak erakutsiko zion edozein bidetatik. Theresak zuen aukera izanen — ez hark. Haren zorionerako aukeratuko al zuen.
Paretako herlojuaren orratzak eguerdiko hamabietara hurbiltzen ari ziren, emeki bazen emeki. Laster goizeko eskola-aldia amaituko zen; ordu-laurden bat eskolatik etsera; baina gaur, Theresak urrats haundiak eginen zituen, lehen baino lehen heldu nahi izanen zen... Garbai zedukan gizonak deusik salatu gabe joatera utzi zuelakotz goizean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario