2010/04/21

17. Pasartea


Theresaren artegatasunaz konturatu zen eta polliki pausatu zuen ohearen gainean, ziotsalarik: «Lo egin bear dun orain, Theresa, utziko haut». Utziko, bai, bainan zer bihotz-urradurarekin!... Baina orain, ba zekien biharamonean ere etorriko zela eta Theresa esnaturik aurkituko zuela, haren begira. Eta aurreko gau horietan orotan, haren ikustaldiaren haidur egon zelako gogorapenaz, halako eztidura bat, halako zorion bat, halako zorion bat nabaitzen zuen bere baitan, hala non eguneango pentsamendu kiratsak oro urtu baitzitzaizkion, izotz-orratzak eguzkiaren leinuru baten indarraz bezela. Nekez bazen nekez, ohetik urrundu zen, eta ohean luze-luzean zetzan haurrari ereti bat isilik so egon ondoren, ateari buruz abiatu zen, «Gau on, Theresa» esaten ziolarik bakarri, baina musu baten eztitasuna eman nahi izan zion bere mintzoari... Atea itxitzerakoan, hala ere, gaineratu zuen, xantxetan bezela: «Ez nazanala ahatz heure ametsetan» eta iges egin zuen haren aldera inguratu gabe. Theresak iguriki zuen atea itxi zezan bere pijama janztekotz.
Ez lezan ahatz bere ametsetan... baina hark, gau guztia haurra bere gogoan zukeela iraganen zuen. Ez zuen ez gehiago alkoholez horditzeko beharrik, eta hain goibelki hasi zen arratsaldea, jai-arrats bat bezala izanen zitzaion, goizeraino. Eta pentsatzeak Theresa xiki hori aski antzetsua izan zela lo zegoelakoa egiteko aldi horietan, orotan, haren ikustera zetorrelarik, irriño bat erakarri zion ezpainetara, zorioneko irriño eskerdun, dohatsu bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario