2010/04/21

76. Pasartea


Errukiagatik biharamonera artean isildu nahi izan zizkion Theresari haien zorion hauskor, zentzuaz lekorekoa, galzorian jartzen zituzten mehatxuek, baina ez zuen bihotzik, ez-ajolatuarena eginik, beste gaietaz mintzatzekotz. Afaldu eta handik laster, bera nekaturik zelakoan, ohera eraman zuen alaba besoetakoa — «neke-sendalari, buru-argitzailea» izan behar zatekeen ohera, poeta hizpidean ba zegoen... Gaur ordea, elkarren aldamenean etzanik eta bi gorputzak bata besteari estuturik egoteak ere ez zion bihotzeko neke izugarria sendatzen, ez iluntasuna kentzen; Theresaren haragiaren azal-pean irraida bat bezala forogatzen zuen su eztia ez zen gai geroaren beldurrak gorputzean ezarri zion izotza urt-eraztekotz... Theresa ohartu zen aita besoetakoa mugitu gaberik egoten zela eta begiak itzal, eskuaz emeki, haurrak maite zuen gisara, gorputza lantantzen bazion ere. Kezkaturik jarri zen neskatoa. Baina zer galdegitera, zer eskatzera ausartuko zen... Lotsa-izpi bat zuen beti, horrela elkarrekin zeuntzalarik, eta sekula ez zuen orduan hitz egiten. Gaixoak jakin balu gizonaren gogoak zerabilzkien asmo kiratsen berri, beti eta beti barruko begiez zekusala Zoriak utzi zien ihesbide bakar hura!... Theresa ez zen ausartzen mintzatzera, baina poliki so herabeti bat hari eman ondoren ziharka, eta matrailak pizka bat gorritzen zitzaizkiola, hasi zen bera aita besoetakoa laztantzen, moldegaizki baina geroago eta amultsuago zen esku batekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario